Faxismoaren biktima guztien memoria izan zuten gogoan atzo Sartagudan. Memoriaren Parkean omenaldia egin eta lore sortak eskaini zizkieten errepresio eta faxismoaren biktimei. Bizkaiako Gorteetako ordezkariak ere izan dira ekitaldian, Gernikako Arbolaren kimua landatu baitute "alargunen herrian".