Jubilatuen artean ere emakumeek pentsio txikiagoak dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 24a, 14:23

Emakumeak eserita. Arg:ehbildu.eus

Jubilatuen pentsioetan ere desberdintasun handiak daude, emakumezkoek eta gizonezkoek jasotzen duten pentsioen artean. Gizonek bataz beste 512 euro gehiago jasotzen dituzte. 

Gizonezko jubilatu batek 512,33 euro gehiago jasotzen du gurean hilabetero. Generoen arteko desberdintasuna %33 da, soldatapeko langileen baino altuagoa, hori %26koa baita. Espainiako erkidegoak kontuan hartzen baditugu, emakume eta gizonen arteko desberdintasun horretan Nafarroa dago laugarren postuan.

Emakumeen kasuan, gainerako erkidegoetako datuekin alderaketa eginda, Nafarroakoek jasotzen dituzte pentsiorik altuenak. Aurretik ditugu Euskal Autonomia Erkidegoa eta Asturias.

UGTko Emakume Langilearen Konfederazioak egindako ikerketaren emaitzak dira. Nafarroan 54.300 gizonek jasotzen dute pentsioa eta 28.300 emakumek. Gizonen kasua bataz bestekoa 1.500 eurokoa da, emakumeen kasuan aldiz, 1.000 eurokoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!