Frankismo garaiko 302 arrasto daude Nafarroan

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 23a, 09:48
Argazkia: Erorien Monumentua, Mola eta Sanjurjo diktadoreen gorpuek bertan zetzatela.

Kaleak, etxeak, monumentuak, eskulturak... diktaduraren aztarnak erroldatzen eta aztertzen ari da 'aldaketaren gobernua', gerora denak kentzeko.

2003an, Nafarroako Parlamentuak frankismoaren sinboloak kentzeko legea onartu bazuen ere; 2007an, Espainiak Memoria Historikoaren Legea aurrera atera zuen arren; eta, 2013an, 1936ko kolpeaz geroztik kaltetutakoei "Konponketa Historikoa" eskaintzeko legeak bidea egin izanagatik, frankismoaren sinboloak ez dira bukatu: kaleak, etxeak, monumentuak, eskulturak, frankismoaren sustatzaileen aldeko eraikinak... osotara,diktadurari gorazarre egiten dioten 302 arrasto daude Nafarroan. 

Legeak aspaldi onetsi zituzten arren, 'aldaketaren gobernua' izan da horiek erroldatu eta ikertzen ari dena. Helburua, kentzea. Erauzi, bota edota moldatu eginen dituzte frankisten arrastoa dituztenak. 

Guztira 141 udalerri ikertu dituzte, unean unean. Gainontzeko herriak aztertuko dituzte gerora.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!