Blanca Marquesen hilketa salatzeko jende oldea atera da kalera

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 19a, 08:12

> Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako protesta izan zen iluntzean Iruñeko udaletxeko plazan.
> Nafarroako Gobernuak protesta jauregiaren parean egin zuen. 

"Bestelako gizartea eraiki behar dugu", nabarmendu zuen Nafarroako Gobernuko Lehendakariak. "Hilketa onartezina da", esan du. "Elkartasuna eta laguntza guztia izanen dute Blanca Marquesen familiak", nabarmendu du Uxue Barkosek. 

Iruñeko udaletxeko plaza mukuru bete zer emakumeenganako indarkeria guztiak salatzeko. Burlatako emakumearen hilketa gaitzetsi eta indarkeria matxistarekin nazkatuta daudela salatu zuten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!