Bardeako tiro eremua 2028 arte mantendu nahi dute

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 18a, 09:04

Defentsa Ministerioak indarrean dagoen kontratua betetzeko asmoa berretsi du; luzapenarekin 2028ra artekoa da. 

Bardeako presidenteak Jose Maria Agramontek, Espainiako Defentsako idazkaria Agustin Conde eta Defentsa Ministerioko Azpiegiturako zuzendari nagusia Eduardo Zamarripa batzartu berri dira. Espainiako Defentsa arduradunek Bardeako tiro poligonoa 2028ra arte mantentzeko nahia dute."Indarrean dagoen kontratuarekin segitu eta 2028ra arteko luzapena bete" nahi dutela nabarmendu dute bilera horretan.

Defentsa Ministerioak nabarmendu du Bardeako Tiro eremuan, Parke Naturalean dagoena, "ingurumena errespetatzeko neurri zorrotzak" dituztela eta "ondare naturala zaintzen" dutela.

1951an izendatu zuten Bardeako tiro poligonoa. 2.244 hektarea hartzen ditu.  

Ingurumena kontuan hartzeko akordioa

Txorien migrazioaren inguruko ikerketa eginen dute, sai arrearen joan-etorriak ere aztertuko dituzte eta untu geologiko konkretuen inguruko ikerketa ere egitea adostuko dute. Landaredia eta tokiko animaliak babesteko neurriak hartzeko beharra ere badela esan dute. Ikerketa Zientifikoko Kontseilu Nagusiarekin elkarlanean eginen dutuzte azterketa horiek guztiak. 

Ekonomikoki, dirutza

2008tik 2016ra Espainiako Defentsa Ministerioak Bardeako Komunitateari 52.466.799 euro ordaindu dizkio tiro eremua mantentzearen truke. 2019. urtetik aurrera urtero 14 milioi euro emanen dizkio, gehi, Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!