Eremu ez euskalduneko hamalau ikastetxetan eskainiko du gobernuak D eredua

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 17a, 09:24

Iaz, lau eskolelatan baino ez zuten txertatu, "informazio gutxi eta eskari sakabanatuta" egon zirelako. Orain, hegoaldeko hamalau zentrotan bateratuko dute eskaintza.

Gutxieneko ratioetara ez ziren iritsi iaz Nafarroako "eremu ez euskaldunean", eskaraik "sakabanatuta" egon ziren, baita "informazio eskasia" ere. Zentralizatu eginen dute eskaintza orain, iazko ikasturtean egindako hutsei erantzun nahian: hamalau zentrotan eskainiko dute D eredua. Honako hauetan, hain justu: Elvira España (Tutera), La Cruz (Allo), Virgen del Soto (Caparroso), Dos de Mayo (Castejon), San Miguel (Larraga), Angel Martinez Baigorri (Lodosa), San Fausto (Ancin), Santa Maria (Los Arcos), Luis Gil (Zangoza), Espinal Olcoz (Mendigorria), Juan Bautista (Azkoien), Marques de la Real Defensa (Tafalla), Otero de Navascues (Cintruenigo) eta Elvira España (Tutera).

Bilerak antolatu ditu Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetan, eremu ez euskalduneko familiek D ereduaren berri izan dezaten. Hilaren 30ean ekinen diete bilkurei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!