Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

"Ubidearen bigarren fasea iruzurra" dela dio Sustrai Erakuntzak

Euskalerria Irratia 2017-01-16 14:07   Ekonomia  Nafarroa

> "Canasa enpresa publikoa bizirik mantentzeko" xedez eginen da Nafarroako Ubidearen bigarren fasea. 
> "Erribera naturaz hustu" eginen du proiektuak.
> "Alternatiba gehiago daude eta parte hartze zabalagoa beharrezkoa da". 

Nafarroako Gobernuak Ubidearen bigarren fasea egiteko asmoa "iruzurrez" betea dagoela salatu du Sustrai Erakuntza taldeak. "Canasa enpresa publikoa bizirik mantentzeko" helburua baino ez duela uste du. "Canasa egoera ekonomiko jasangaitzean dago eta aukera bakarra bigarren fasea egin eta hala Canasari ekonomikoki hornitzeko aukera dago", azaldu du. "Nafarroarengain segitu nahi dute jartzen Canasaren biziraupena". 

Alternatiba guztiak aztertu gabe, eragile guztiekin hartu-emana izan gabe eta Erriberako entitate zein udalak bakarrik kontuan hartuta egindako proposamena dela iruditzen zaio Martin Zelaia Sustrai Erakuntzako kideari. "Nola edo hala Ubidea egiten segitu nahi dute Canasarekin segitzeko", azaldu du. 

Ingurumenean kalte gutxiago eragiteko aukerak ere badaude uste dute. "Futbol zelaiak baino handiagoak diren azpiegiturak behar dituzte hodiak lur azpitik pasatzeko eta horrek eraginen du Erriberako natur-guneak guztiz hondatzea", salatu du Zelaiak. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa