Hiru mendate itxita, seitan kateak ezinbestekoak dira eta Sakanako bigarren mailako errepidea itxita dago

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 16a, 08:00
Uharte Arakilen gainezka egin du Arakil ibaiak. Arg: @andoni_montero

Uharte-Arakilen Arakil ibaiak gainezka egin du eta errepidea moztu egin dute. Pirinioetan elurra ari du eta 35 zentimetro pilatu daitezke datozen orduetan. 

Elurrak eta euriak segituko dute datozen orduetan eta errepidean arretaz gidatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak. 600 metrotik gora egin dezake elurra eta Pirinioetan 35 zentimetro pilatu daitezke.

Bigarren mailako errepideak daude itxita: Belagua, Aralarko San Miguelekoa eta Artesiagakoa. Beste sei mendatetan kateak eramatea ezinbestekoa da. Sakanan, Uharte-Arakil parean bigarren mailako errepidea moztu egin dute Arakil ibaiak gainezka egin ondoren.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!