LABek greba mugagabera deitu du BSHn

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 10a, 09:39

Villatuertako fabrika itxi eta bertako 95eko langileak Eskirozko fabrikara eramateko akordioa ez du bete enpresak LABen esanetan. 

Villatuertako fabrikak 2014ko azaroaren 28an itxi zituen bere ateak. Langileen batzordeak eta enpresak hitzartu zuten bertan lan egiten zuten langileak Eskirotzeko fabrikara eramatea. LABek orain "itxikeriaz" jokatzea leporatu dio zuzendaritzari.

Komunikabideei bidalitako prentsa ohar baten arabera, greba mugagabera deitu ditu langileak. Duela bi urte izenpetutako akordioa betetzen ez zenez, langile batzordeak negoziazioa ireki zuen, baina enpresak "entzun gogor" egin du. Horregatik deitu dute greba mugagabera, enpresak "hitzartutakoa bete arte".

Sindikatuaren arabera, Villatuertatik zetozen "ia guztiek" babestu dute greba. Akordioa ez betetzearen ondorioz, langile bakoitzak urteko 2.000 euro gutxiago kobratzen ditu, LABen 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!