Ivan Gimenez: "Irakurle gazteagoengana iritsi nahi izan dugu 'Korralito forala' komiki bihurtuz"

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 3a, 08:00

Korralito forala komiki-liburua gaur aurkeztuko dute Karrikiriren euskal dendan (Xabier karrika 4), 20:00etan. Ivan Gimenezen testuak eta Javier Etaio Tasio-ren marrazkiak uztartzen ditu Pamiela argitaletxeak karrikaraturiko lanak.

Arrakasta handia lortu du Ivan Gimenezek Corralito foral gaztelerazko liburuarekin. Nafarroako oligarkiaren azken zortzi hamarkadetako garapena aztertzen duen lana seigarren argitaldira iritsi da. Orain, gaztelerazko liburua euskarazko komiki bihurtu du Gimenezek, Tasio marrazkilariarekin elkarlanean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!