Ezkutuko ehiza Artikutzan "bereziki merke" ateratzen dela salatu du Eguzkik

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 2a, 14:24
Argazkia: Artikutzako zonaldea.

Talde ekologistak arau hauste larrien 17/2005 foru legea martxan jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, baita zigor ekonomikoen zenbatekoa igotzeko ere, "eredugarria" izan dadin.

Artikutzan (Goizueta) isilpean ehizan aritzea "bereziki merke" ateratzen dela salatu du Eguzki talde ekologistak: hiru ehiztariri guztira 3.507 euroko isuna jarri berri diete: 1.002na eurokoa, biri; eta 1.503 eurokoa, lur orotako ibilgailua gidatzen zuenari.

Oiartzuarrak ziren harrapatutako hiru ehiztariak eta legez kanpoko armak zerabiltzaten. Nafarroako Foruzaingoak eta basozainek elkarlanean egindako talde bati esker atzeman zituzten.

Zigor handiagoen eskean

Eguzkik, baina, Nafarroako Gobernua bera salaketan parte hartzeko nahi zuen, eta Exekutiboak uko egin zion aukera horri, isunen aldeko hautua eginez.

Gauzak horrela, talde ekologistak arau hauste larrien 17/2005 foru legea martxan jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, baita zigor ekonomikoen zenbatekoa igotzeko, "eredugarria" izan dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!