Orain zortzi urte, ezustean, Nafarroan hasi zen Elizaren immatrikulazioen gaia hizpidea jartzen. Ondasunak bere izenean jartzen ari zela ikusita, horren kontrako plataforma bat sortu zuten; helburu dute «herriari» bueltatzea ondare hori. Jendea ari da ohartzen immatrikulazioen gaia zabaldua dela eta hori garrantzitsu jo du plataformako kide Jose Mari Esparzak. "Hori da lorpenik handienetakoa. Hasieran ematen zuen Nafarroako afera zela, ateoen kontua, baina argi geratu da gizarte osoari dagokiola".
Nafarroako Parlamentuan, eta talde guztiek arrazoia eman diete, baita UPNk ere. Ohartu dira herrietan kristauak edo eskuinekoak izanik ere ez dutela onartzen betiko elizak beraienak ez izatea. Jendea haserretu da. Horregatik da horren inportantea zerrendak ateratzea. Nafarroako eskandalua sortu zen zerrenda lortu zutelako. 1080 inmatrikulazioen berri izan dute, baino, askoz gehiago badirela ere uste dute, baina, horien berri ez diete ematen. Justizia ministroaren menpe daude jabetzaren erregistroak.
1947tik aurrera immatrikulatutakoen zerrenda eskatua dago Nafarroako Parlamentuan. Hipoteka Legea frankismo garaikoa zen. Deigarria da: frankismoan Elizak debekatua zuen gurtza tokiak. PSOEk, Podemosek eta Izquierda Pluralek hauteskunde programan argi jarri zuten immatrikulazioen afera birplanteatu egin behar dela. Plataformaren ardura izanen da hori bete dezaten.
Europan badaude sententzia interesgarri batzuk. Jendea kontzientziatzen segitu nahi dugu. Beste erkidegoetan ere plataformak sortu nahi dituzte.