Pobrezia energetikoan bizi dira 96.000 lagun Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 22a, 08:10

Argazkia: Pobrezia energetikoaren kontrako mobilizazioa. / @SaioaAlkaiza

Ekologistak martxan, Martes al Sol, PAH, ATTAC eta hainbat eragile eta sindikatuk deituta, bi elkarretaratze egin dituzte: bat, Iberdrika aurrean; bestea, udaletxe parean. Biak ala biak probrezia energetikoa salatzeko.

Larria da egoera: 96.000 pertsonek pairatzen dute txirotasun energetikoa Nafarroan. Atzo bitan atera ziren kalera. Goizean, Iberdrolaren bulegoen ataria, Sarasate pasealekuan; arratsaldean, udaletxe parean. Deitzaileak: Ekologistak martxan, Martes al Sol, PAH, ATTAC eta hainbat eragile eta sindikatu.

#Argindarmozketagehiagorikez zioen pankarta eskuetan irmo hartuta bildu ziren atzo goizean makina bat lagun.  Espainiako estatuko hainbat txokotan egin dute mobilizazio bera, Pobrezia energetikoak hiltzen du premisaren pean guztiak.

Gaia Nafarroara ekarrita, poztu egin dira ekintzaileak Nafarroako Gobernuaren neurriak direla eta, nolanahi ere, familien %7arengana baino ez direla iristen oroitarazi dute. Halaber, Nafarroako tokiko legea behar dela aldarrikatu dute, "Katalunian bezala". Azkenik, Espainiari egin diote erreferentzia, eta bertan PSOEk eta PPk adostutakoari: pobrezia energetikoaren gaian "letra txikia" begiratu behar dela esan, eta mobilizazioaren "beharra" aldarrikatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!