Funtzionarioek urte hasieran kobratuko dute UPNk 2012an kendutako aparteko ordainsaria

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 12a, 08:00

Urtarrilean ordainduko die Nafarroako Gobernuak 30 milioi euro erabilita, defizitaren handitzeari esker.

Uste baino urtebete lehenago bueltatuko die lauko gobernuak 2012ko aparteko ordainsaria langile publikoei. UPNk kendu zien, eta exekutibo berria konprometitu egin zen ordainketarekin; noiz izanen zen, baina, zalantza zen. Eta, azkenean, defizitak gora egin du, eta 'Ahal Dugu klausula'ri esker, akordio programatikoan agindutakoa bete du.

2012ko sariaren %50 faltan zuten funtzionarioek eta beste %25 aurreratzea zen asmoa, nahiakoa sosik ez baitzegoen. Posibloa izanen da orain, aldiz. Espainiako estatuak defizit altuagoa ofizial egiten badu, eta Hitzarmen Ekonomikoaren batzordean publiko egin, den dena ordainduko die Nafarroak sistema publikoaren beharginei.

Hautsak arrotzeko gai

Polemika piztu izan du aparteko ordainsariaren gaiak: UPNk berak kendu bazuen ere, erregionalistek ez dute arazorik izan polemika gai bihurtu eta gainerakoei leporatzeko ez dutela bueltatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!