"Kutsu faxistarekin eta homofoboak" diren panfletoak banatzen ari dira ikastetxeetan

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 7a, 12:39

Hazte Oir elkarte ultrakatoliko eta ultraeskuindarra da. 29.000 panfleto igorri ditu. Badakizu zer irakatsi nahi dioten zure seme-alabari eskolan? Doktrinamendu sexualaren inguruko legea, izenburu horixe du panfletoak. 

Hazte Oir elkarte ultrakatoliko eta ultraeskuindarra da. 29.000 panfleto igorri ditu Espainian barrena, ikastetxe publiko eta hitzarmena dutenetara. Homofoboa eta kutsu faxista duten kanpaina abian jarri duela salatu du Comisiones Obreras sindikatuak.

Nafarroara ere iritsi dira. 500 bat banatu dituztela uste dute, eta sindikatura zenbait salaketa iritsi dira jada. Aitor Jauregik esan du, aztertzen ari direla liburuxka horiek nola geldiarazi.

Badakizu zer irakatsi nahi dioten zure seme-alabari eskolan? Doktrinamendu sexualaren inguruko legea. Izenburu horixe du panfletoak. Diskriminazioa, gorrotoa, desberdinarekiko mespretxua … mezu horiek barnebiltzen ditu.

Eta hori gutxi balitz, irakasleei ere zenbait aholku eskaintzen dizkie, “ohikoak ez diren jarrerak zuzentzeko”.

Hezkuntza Departamentuari eta zehazki Jose Luis Mendozari neurrak hartzeko eskatu diote, hezkuntzan errespetua eta tolerantzia izan daitezen.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!