Euskaltzaindiarekin hitzarmena berretsi du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 7a, 12:32
Euskarabideko kideak, Euskaltzaindiakoak eta Gobernukoak izan dira hitzarmena sinatze-unean.

96.100 euro bideratuko dizkio Euskaltzaindiari hiru proiektu garatu ditzan. "Euskararen normalizazioaren bidean eta euskal kultura sustatzen segitzeko" hitzarmena dela nabarmendu dute bi aldeek. 

96.100 euroko lan hitzarmena da Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiarekin adostu duena. Euskararen normalizazioan eta entitatearekiko konpromisoan oinarritutakoa dela esan du Erakunde Harremanetarako Kontseilari Ana Ollok.

Hiru proiektu zehatz finantzatzera bideratuko da hitzarmeneko aurrekontua:

  1. Euskal Korpus Onomastikora.
  2. Onomastika eta Toponimia lanetara.
  3. Mendaur bildumara, Amikuze eskualdeko euskara izeneko libururako.

Oraindik euskara sustatu eta normalizatzeko bidea egiteko dagoelako, halako hitzarmenak ezinbestekoak direla nabarmendu dute. 1918an Nafarroako Diputazioa ere izan zen Euskaltzaindiaren fundatzaileetako bat. Ordutik, bien arteko erlazioa iraunkorra izan da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!