"Babesgabe sentitzen gara injustizia honen aurrean", esan dute Altsasuko gazteen gurasoek legebiltzarrean

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 2a, 14:12
Altsasuko espetxeratuen artetik biren amak izan dira legebiltzarrean euren egoeraren berri ematen.

"Inoiz gertatu behar ez ziren gertakariak izan ziren. Gure seme-alabak akusatuak izan dira. Babesgabe sentitzen gara, errugabetasuna eurentzat ez da existitu", adierazi dute. 

Amaia Amilibia eta Isabel Pozueta Altsasuko zazpi espetxeratuen artetik, biren amak dira. Legebiltzarrean, euren egoeraren berri eman diete politikariei.

Inoiz gertatu behar ez ziren gertaerak izan ziren, inoiz gertatu behar ez direnak. Hala hasi da Amilibia. Baina izan ziren, eta gure seme-alabak akusatuak izan dira, esan du. "Babesgabe sentitzen gara. Errugabetasuna ez da aintzat hartu beraientzat". "Terrorismoa eragitea egozten diete. Atxilotuak izan dira, egoera dramatikoetan: kaletik ateratzean, lanera bidean, ikastetxera sartzean… euren egunerokoetatik aterarazi dituzte".

Gogoratu dute, azaroaren 14an izan zirela atxiloketak. Zazpi orduren ondoren eman zieten abisua gurasoei. Auzitegi Nazionalera eramen zituztela jakinarazi zieten, deus jakin gabe. Dena utzi eta hara joan behar izan zuten, korrika. Ez dute ulertzen zer ari den gertatzen. Zergatik dakiten hedabideek familiek baino gehiago.

Testigantzak emateko euren burua behin baino gehiagotan aurkeztu dute Auzitegietan. Behin behineko neurriak ere neurrigabeak dira. Ihes eginen dutelakoan: "Baina, behin eta berriz aurkeztu badute euren burua testimonia ematera?".

"Etxean nahi ditugu, Altsasun nahi ditugu", esanez amaitu du Amaia Amilibiak bere hitzaldia.

Isabel Pozuetak, argi eta garbi esan du, gorrotorik ez dela existitzen Altsasun. "Adur nire semea hiru urtez izan da Guardia Zibil baten semearen bikotea pilotan zebiltzala. Futbolean, patioan... arazorik gabe jolasean aritzen ziren. Edozein haurren artekoa. Koronelaren hitzak eurenak ere egin dituzte. Guardia Zibila ez da deseroso sentitzen Altsasun.

Herritarren babesa sentitzen dutela ere nabarmendu nahi izan dute. Edozein dela ere bakoitzaren ideologia. Eskerrak eman dizkiete guztiei. Alderdi guztiekin biltzeko borondatea dute. Justiziaz hitz egiteak ez du ideologiarik. Laguntza eskatu diete, erakunde guztietara iristeko. Iruñeko Auzitegira kasua ekartzeko ere, laguntza eskatu diete.

Altsasuarrak eta Harroko kideek ere hartu dute hitza. Egoera guztiz desitxuratua dagoela nabarmendu du. Lotsagarria da, gehiegikeria. Dagokiena baino gehiago ari dira ordainarazten euren semeak, esan du Aritz Leozek.

Gurasoekin batera eta Altsasuarrak eta Harro elkarteko kidearekin batera, Jaione Karrera atxilotuetako batzuen defentsa abokatua eta Alberto Barandiaran altsasuarra.

Erabateko babesa eskaini diete Gobernua babesten duten lau alderdiek eta e   uren esku dagoena eginen dutela ere esan diete. UPNko Juan Luis Sanchez de Munianek hartu du hitza. Gurasoak entzutea euren betebeharra dela esan du, eta aitortu du, politikariek ez dutela deus epaitu ez aurre-epaitzeko botererik. Horrez gain, esan duen bestea, ezin dela orokortu: Altsasun denek ez diote gorrotorik Guardia Zibilei.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!