Landa eremua "orekatzeko" 100 milioi euro

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 2a, 07:52

Isabel Elizalde Landa Garapenerako kontseilaria. Arg:parlamentodenavarra.com

Landa eremuari dagokion aurrekontua bideratu eta hirigunean adina eskubide bizilagunei eskaintzea. 

100 milioi euro izanen ditu Tokiko Administrazioa Garatzeko planak. Tokiko administrazioen inbertsiorako lege proiektua aurkeztu du Isabel Elizalde Landa Garapeneko kontseilariak. Desorekak zuzentzeko plana dela azpimarratu du, datozen hiru urteetan garatzeko. Herrietako funtsezko azpiegiturei aurre egiteko plana, banda zabala Nafarroa osora zabaltzeko proposamena, nabarmendu ditu.

2017rako 20 milioi euro aurreikusten ditu, 2018rako bikoitza, 40 milioi euro eta 2019rako beste horrenbeste, 40 milioi.  Elizalde, harro azaldu da planarekin. Egindako lana goraipatu du, batez ere, entitate lokalei eurei galdetu zaielako euren beharrez eta euren planteamenduak kontuan hartu direlako:

Geroa Bairentzat bazen garaia tokiko entitateei, landa eremuari dagokion aurrekontua bideratu eta hirigunean adina eskubide izatea ziurtatzeko aukera ematea. 

Hiriguneen eta landa eremuen arteko oreka bilatzera doan proposamena iruditu zaio EH Bilduri. Zerbitzuak herritar guztiontzat era berean eskaintzea ekarriko duela nabarmendu du alderdi horrek. Garapena eramanen du herri txikietara. Elkartasuna izan da ardatz. Ahalmen handiagoa izanen dute toki entitate horiek herritarrei zerbitzuak eskaintzeko.

Kontra azaldu dira UPN, PSN eta PP. Inbertsioa handiagoa beharko litzatekeela uste du talde erregionalistak. Ez dute irtenbiderik ikusten tokian tokiko entitateentzat. Estafatzat jo du. Beharrak ez ditu aseko. Alderdi sozialista ere aurka. Bidegabea, proportzionaltasunik gabea eta desorekatua dela leporatu dio Cerdanek Gobernuari.

Lege proposamena aurrera atera da Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak babestuta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!