TRW enpresak 57 langile kontratatuko ditu aldi baterako, noiz eta, beste 22 langileren kaleratzeak abian segitzen duenean.
Horrez gain, 57 langile orain kontratatzeaz gainera, urrian beste 18 kontratatu zituen eta udan 200 izan ziren. Horrek erakusten du, enpresak abian jarri zuen Lan Erregulazio Espedientea engainua dela eta langileak kaleratzeko arrazoirik ez dela izan.
Zuzendaritzari leporatu dio kudeaketa negargarria egitea eta iruzur jokatzea, krudel eta gaitasunik gabe.
Multinazionalak 123 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu zuen otsail amaieran: 101 langile apirilean bota zituen, eta gainerako kaleratzeak, abendura arte atzeratu. Laster 22 langile kaleratuko baditu esan duguna, 57 berri kontratatzeko asmoa duela iragarri du LAB sindikatuak.
Auzitegiek oraingoz arrazoi eman diete langileei. Ekainaren hasieran, Nafarroako Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen 123 kontratu behin betiko eteteko espedienteak ez zuela arrazoirik eta kaleratzeak bidegabeak direla.
Auzitegi Gorenera jo dute espedientea baliogabetu dezala eskatzeko. Epaia zortzi edo hamar hilabete barru etor daitekeenez, bitarte luze horretan galdegin diote Nafarroako Auzitegi Nagusiari abenduan aplikatu beharreko 22 kaleratzeak etetea.