Jantokietako eredua aldatzeko beharra ikusi du LABek

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 25a, 07:54
Lab sindikatuko ordezkariak agerraldian.

'Jantokitik jangelara' egitasmoa jarri du abian. Ikastetxeetan haur eta gazteek zer nolako otorduak izaten dituzten aztertuko dute, gero, aldaketak proposatzeko. 

Jantokitik Jangelara. Halako izena hartu du LAB sindikatuak aurrera eramanen duen egitasmo berriak.

Zertan datza? Ikastetxeetako otorduei erreparatu die. Azken urteotan asko aldatu dela iritzita, eta eredu hobea beharrezkoa dela uste dutenez, azterketa abian jarriko dute.

Lehenbizi, ikertu eginen dituzte ikastetxeetako jantokietan zer nolako elikagaiak eta zer nolako otorduak egiten dituzten haur eta gaztetxoek, eta hala, informazioa jasota, beharrezkoa balitz, aldaketak egitera bideratuko lukete egitasmoa.

Haur eskola eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako jantokietako langileekin, gurasoekin eta irakasleekin hasiko dira gaia aztertzen. Jantokietako eredua aldatu, eta jangeletera bideratzeko bidea hasi dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!