A 15 autobidea ireki dute

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 23a, 20:11
Arg: Guardia Zibila

Elurra dela eta sei  orduz egon da itxita A 15 autobidea Gipuzkoaranzko norabidean arratsaldeko 19:00ak arte.

Irurtzun parean moztu behar izan dute A 15a arratsaldeko lehen orduetan elurrarengatik.

Gaur elurra 700 metrotik goiti espero bazen ere, 300-400 metrotan egin du goizean zehar. Hori dela eta 18tik 34 izatera pasa dira lanean aritu diren elurra kentzeko makinak.

Goizean zehar Belateko tunelen inguruan, Pagozelain eta Leitzarango autobidean izan dira arazo gehienak. Orain, iluntzean San Migel eta Artesiagako mendateak itxita daude. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!