Garapen ekonomikorako Abiadura Handiko Trenarekiko konpromisoa agerikoa izan dadin partida haztea proposatzen du alderdi sozialistak Gobernuaren aurrekontuei jarritako zuzenketen bitartez. 10 milioi euro gehiago bideratu nahi ditu proiektu horretara. Aparteko ordainsaria itzultzea ere jasotzen du, enpleguaren alorrean Nafarroako Enplegu Zerbitzuari egiten zaion “murrizketa” kritikatu du, hezkuntzan, testu liburuentzako eta bekak ikasle guztientzako izan daitezen diru gehiago bideratuko luke, osasun publikoan lehen mailako arreta hobetzeko dotazioa handituko luke, gizarte politikan ziurtatutako errentari bideratzeaz gainera beste arloak ere diruz aseko lituzke. Nafarroako Ubidea eta gazteei bideratutako plan berezia ere nabarmendu dute.
Euskarari kendu, beste partidak lehenesteko
Euskarabideko diru-partidak jaitsita bideratu nahi du dirua beste departamentuetara alderdi sozialistak. “Kalte zinegetikoak ekiditeko” dirua beharrezkoa dela uste du Maria Chivitek, errepideetan arrisku-kartelak jartzeko, besteak beste. Nondik aterako du dirua horretarako? Euskarabidean, hedabideentzako dagoen sailetik eta euskararen erabilera sustatzeko diru partidatik atera nahi du. Helduen euskalduntze sailetik kendu, Nafarroako Ubidera bideratzeko. Behin baino gehiagotan kentzen du partida beretik, eta, aurreikusia dagoena baino gehiago ere kentzen dio partida zehatz horretatik. Euskara batere dirurik gabe uzteko proposamena dela esan daiteke. Beste zenbait sailetatik ere kentzen du dirua: Akitania Euskadirekin eurorregioko dirua ere kenduko luke edo Jauregian obrak egiteko bideratua dagoena ere bai.
180 orrialdeko dokumentua da, 125 zuzenketa dira guztira PSNk aurkeztu dituenak eta 63 milioi euro aldatzeko proposamena da egiten duena. “Elkarrizketaren bidez euren zuzenketak aintzat hartzea espero dugu”, nabarmendu du Maria Chivitek. “Aurrekontu proiektua hobetzeko” egindako zuzenketak direla adierazi du eta