Errepideetako seinaleak elebidunak izanen dira

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 2a, 14:23

Orain arte, eremu euskaldunean eta mistoan baino ez zeuden euskaraz kartelak, aurrerantzean, denak bi eletan egonen dira.

Erkidegoko sarrerako kartelak bi eletan jarriko dituzte Nafarroan. Orain arte indarrean egon den jarraibidea aldatu dute, 2006an ezarri zuen jarraibide hori UPNk, eta zonifikazioa zuen oinarri: eremu euskaldunean eta mistoan, euskaraz eta gaztelaniaz; eremu ez-euskaldunean, gaztelaniaz soilik.

Gobernu berriaren ustetan, ordea, hori Euskararen Legearen aurkakoa da, toponimoak ofizialak direlako lurralde osoan.

Nafarroa sarrerako errepide seinale gehienak aldatu egin beharko dituzte. 67 kartel daude, eta horietako 45 gaztelaniaz bakarrik daude orain. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!