Maniobra militarrak beste behin Bardean

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 31a, 13:24

Ostegunean eta ostiralean eginen dituzte ariketa militarrak benetako munizioarekin. 

Benetako munizioarekin ariko dira Espainiako armadako hegazkinekin ariketa militarrak egiten. Azaroaren 3an eta 4an bideak moztu eginen dituzte eguerdiko hamabietatik ordu bietara.

Defentsa Ministerioak Ekaitza izeneko maniobretan baino ez dutela benetako munizioa erabiltzen esaten badu ere, datozen egunetan ere eginen dute.

Bardeako webgunean argitaratu berri dutenez, azaroaren 3an eta 4an, armametu errealarekin eta perimetruan ohi bezala isten ditzuten errepideak bi orduz izanen direla itxiak.

Espainiako armadak eskualde hartan urtero egin ohi dituen maniobra militarrak salatzen dituzten urtero, eta eskatu diete erakunde zein instituzioei presio egin dezatela Espainiako armadari Bardea erabiltzea ahalbidetzen dion kontratua luza ez dadin. Egun indarrean dagoen hitzarmena 2018an amaituko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!