LOMCEren eta errebaliden aurkako lanuztea, gaur

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 26a, 08:17

Steilas eta ELAk alde batetik eta UGT, CCOO eta Herrikoak bestetik lanuzteak eginen dituzte eskola lehen orduetan. 18:00etan manifestazio bateratua irtengo da Hezkuntza departamentutik. 

Elkarretaratzea izanen da 9:00etan Hezkuntza departamentuaren egoitzaren parean Steilas eta ELAk babestuta. LOMCE hezkuntza legearen aurka eta lege horrek ezartzen dituen errebalida azterketen kontra eginen dute protesta eta lanuztea. UGT, CCOO eta Herrikoak ere eginen dituzte lanuzteak. 

18:00etan elkarretaratze eta manifestazio bateratua aterako da Hezkuntza departamentutik. LOMCEri ez, errebalidei ez, murrizketei ez goiburuarekin irtengo dira kalera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!