“¡Córtate el pelo!” dokumentalean Nafarroako 60. hamarkadako rocka aztergai

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 25a, 20:09
Marino Goñi eta Mikel Morras

Marino Goñi musikaria eta kultur sustatzaile ezaguna ari da dokumentala egiten Gor disketxearekin zigilupean. Crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute proiektua finantzatzeko. 

Hamaika istorio txikik osatzen dute Nafarroako Rockaren historia. 60. hamarkadako taldeak, kultur mugimenduak eta ekimen sozialak aztertzen ditu Marino Goñik lan honetan. Berak ezagututako taldeak Los Iruñako, Los Totem, Los Junior’s, Los Brek’s, Orquesta Oasis, Los Huesos, Los Jafans, The Zaras, Desertores S.L, Los Anakos, Los Rebeldes, Los Condes… aretoak eta gizartea deskribatzen ditu detaile guztiekin.

Lana finantzatzeko Crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute. Azaroaren 13ra arte ekarpenak egin daitezke helbide honetan: https://www.verkami.com/projects/15969-cortate-el-pelo-el-rock-de-los-sesenta-en-navarra

Marino Goñik eta Gor diskoetxeko oraingo arduraduna Mikel Morrasek Euskalerria Irratian aurkeztu dute lan berria. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!