Errigorako saskiak eskatzeko epea zabaldu berri dute

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 24a, 09:12

Oraingoan, bi saski kaleratuko dituzte, zuria eta beltza, bakoitza produktu ezberdinekin, eta erosleak nahi duen hori eskuratzeko aukera izanen du.

Halaxe diote Errigora ekimeneko sustatzaileek euren webgunean: "Nafarroa hegoaldeko baratzaren uzta euskarari puzka jartzeko proposamenarekin gatoz. Urriaren 24ean hasi eta azaroaren 8ra arte izango duzu bertako produktuez osatutako saskia eskatzeko aukera".

20 ekoizle batu dituzte, eta "inoiz baino produktu eskaintza zabalagoa". Eskaerak webgunean bertan egin daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!