Genero hezkuntza bermatuko duen foru legea eskatu du LGTBI kolektiboak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 20a, 08:37
Argazkia: LGTB kolektiboetako kideak, parlamentuan, artxiboko irudi batean.

Genero eta identitate sexual orotarikoak aintzat hartzea eta diskriminazioa zein biolentzia bukatzea ere aldarrikatu dute.

Parlamentuan izan dira LGTBI kolektiboetako ordezkariak eta foru lege proposamen simulatua jarri dute mahai gainean: genero hezkuntza bermatzeko, diskriminazio egoerak amaitzeko eta indarkeria bukatzeko galdegin dute.

Edozein espaziotan sartu ahal izatea, inongo debekurik gabe, sexu edota genero identitatea edozein dela ere. Hori da aldarrikatu duten beste faktoreetako bat; eta, bestalde, guraso bakarreko familiak ere aintzat hartu beharko liratekeelakoan daude.

Era berean, dokumentu ofizialetan generoa erabaki ahal izatea, medikuaren interbentzioa egin gabe eta farmazietan HIESAren froga egitea ere defendatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!