Sarasate pasealekuko okupazioarengatik auzipetutakoek bitartekaritza prozesua eginen dute, epaiketa beharrean

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 19a, 09:21
Argazkia: Hirekinek deituriko mobilizazioa, larunbatean. / Ahotsa.info

> Auzipetuek eurek eskatu dute auzia horrela konpontzeko, Hirekin kolektiboak jakinarazi duenez.
> Manifestazio egin zuten larunbatean, "etxebizitza-merkantzia" binomioa kritikatzeko, eta hainbat etxe okupatu zituzten, sinbolikoki.

Udaltzaingoaren eta Sarasate Pasealekuko okupazioa dela eta atxilo hartutakoen arteko bitartekaritza prozesua abiatuko dute, ohiko epaiketa egin beharrean, Hirekin kolektiboak hala eskatu, eta auzitegiak onartu ostean. Gaur zen hastekoa epaiketa.

Larunbatean, mobilizazioa egin zuten Iruñean, "etxebizitza-merkantzia" logikaren kontra. Ibilbidean, bi eraikin hartu zituzten; sinbolikoki okupatu zituzten, baina. Kolektiboaren apustua zein den azaltzeko era izan zen. 

"Aurrera jarraituko dugu okupazioaren bidez espropiatzen eta kolektibizatzen" azaldu du Hirekinek prentsa ohar baten bidez.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!