42 urte dauzka Mounira Mousrarikek, eta 2006an iritsi zen Marokotik Euskal Herrira. Emakumea da, migratzailea, langabea eta bi adin txikikoen ama. 10 eta 16 urte dauzkate haren alabek. Kalean geratzeko gertu egon dira hirurak.
Familia orain dela hamar urte Nafarroara heldu zen arren, hemendik ere, alde egin behar izan zuen, beharrak bultzatuta. Eta iaz bueltatu zen. Bi urteko errolda agiririk ez dute, ondorioz. Horregatik, ezin dute babestutako etxebizitza bat eskatu.
Bankuek hutsi zuten etxea
Mousrarik alokairuan bizi izan da orain artean, baina lana galdu zuen. Orduan egin zuten gauzek okerrera. Kalean, geratu behar zela uste zuen, baina bankak espekulaziorako zuzenduriko bizitoki bat berreskuratu du, Plataformari esker, Bankiak Arrotxapeako Martzelo Zelaieta kalean zeukan etxe huts bat, hain justu.
Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak esan du etxe hutsak eta etxerik gabeko pertsonak egon artean, lanean jarraituko duela, inor kalean geratu ez dadin.