Pobrezioaren kontra "konpromiso irmoa" eskatu diote Nafarroako Parlamentuari

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 18a, 08:45

Gizarte Erakundeen Plataformak "politika koherenteak" defendatu ditu, Giza Eskubideen defentsarekin bateragarriak izanen direnak.

"Ez dugu inor atzean utziko" manifestua aurkeztu zuen atzo Gizarte Erakundeen Plataformak, Pobrezioaren Kontrako Nazioarteko Egunaren karietara.

Ruben Unanua eledunak datuak eskaini ditu: Nafarroan, 83.000 pertsona "bazterketa sozialaren mugan" bizi dira, eta horietatik 15.000 lagunek bizirauten dute 332 eurorekin hilero; munduan, 896 milioi dira "muturreko pobrezia" pairatzen dutenak. Horren guztiaren jakitun, "justizia fiskala" aldarrikatu dute.

Bestalde, "eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak" errespetatuko dituzten politikak behar dira, plataformaren aburuz.

Nafarroako hurrengo aurrekontuetan, Plataformak aurkeztutako testua aintzat har dezaten nahi dute, alderdi politiko guztien sostengua jaso baitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!