Bertsoaroan zein bertso saio egonen diren jakin nahi?

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 14a, 13:36
Argazkia: Bertsoaroa jaialdiaren uneetako bat, iaz. / Nafarroako Bertsozale Elkartea

Urriaren 20an izanen da lehen bertso saioa. Orotara, zortzi emanaldi eskainiko dituzte.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu dute Bertsoaroa. Aurten, Momentuari helduz bertso musikatu espektakulua estreinatuko dute, gainera, Oskar Estanga eta Alazne Untxalo bertsolarien eskutik.

Hala, hiru bertso-jaialdi, haurrentzako bi emanaldi, hitzaldi bat eta bi emanaldi berezi -Momentuari helduz eta Oholtza performancea- izanen ditu.

Bertsoaroa, egunez egun

Bertsozale Elkarteak egitarauaren berri eman du.

 

Bertso saioa

Urriak 20, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Jon Maia, Oihana Iguaran, Julen Zelaieta, Sustrai Colina, Aimar Karrika eta Alaia Martin.

Gai-jartzailea: Iker Iriarte

 

Emanaldi berezia

Urriak 25, asteartea. 19:30

Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

“Momentuari helduz”

Abeslari-bertsolariak: Oskar Estanga eta Alazne Untxalo

Teklatua: Satxa Soriazu. Baxua: Aritz Luzuriaga. Saxoa: Alberto Arteta

 

Hitzaldia

Urriak 27, osteguna. 19:30

Kondestablearen Jauregiko Civivox Hitzaldi aretoa

"Inprobisazio kantatua munduan. Zortziko zabala"

Hizlaria: Andoni Egaña

 

Bertso saioa

Azaroak 3, osteguna. 19:00

Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

Bertsolariak: Unai Mendizabal, Sarai Robles, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Maddi Sarasua.

Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu

 

Haurrentzako emanaldiak

Azaroak 5, larunbata. 12:00

Sanduzelaiko Civivoxa

“Plaza bete poz”

Gidaria: Oskar Estanga

 

Azaroak 5, larunbata. 18:00

Sanduzelaiko Civivoxa

“Kontu eta kantu”

Ipuin kontalaria: Fernando Anbustegi

 

Emanaldi berezia

Azaroak 8, asteartea. 19:30

Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa

“Oholtza” performancea

Artista-egilea: Beñat Krolem

Bertsolariak: Jon Martin eta Jone Uria

 

Bertso saioa

Azaroak 10, osteguna. 20:00

Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia

Bertsolariak: Unai Iturriaga, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto 

Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!