BerDUINtasuna dinamika, lan duinaren alde

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 14a, 08:37

Krisiak Nafarroan utzitako egoera aztertu eta aurre egiteko dinamika sortu dute. Heldu den astean akanpada eginen dute eta hilaren 22an martxa bat. 

Krisia ez da amaitu. Ez behintzat langile jendearentzat. Milaka lagun langabezian daude, horietako asko prestaziorik gabe: "Prekarietatea hedatzen ari da:

• Diskriminazioa pairatzen dute emakumeek. Volkswagenen, esaterako, lan egonkorra dutenen %10,5 besterik ez da emakumea. 
• Diskriminazioa pairatzen dute UGT eta CCOOen afiliatuta ez daudenak, hainbat enpresatan sartzeko ezinbesteko baldintza bihurtu baita. Nafar langileen %90 ez dago afiliatuta bi sindikatu horietara. 
• Diskriminazioa pairatzen dute 40 urtetik gorako langabeek, migranteek, desgaitasunen bat dutenek...". 

Diskriminazio mota ezberdinak aintzat hartuta, "nafar langileriaren %94 baino gehiago dago diskriminatuta". Diskriminazio laborala legez kanpokoa dela salatzen dute dinamika hau antolatu dutenek. 
"Diskriminazio laborala giza duintasunaren kontrako erasoa da", jendarte osasuntsu batek "ezin du amore eman diskriminazioaren aurrean".

"Denbora gehiegi daramagu egoera hau pairatzen. Aldaketa lantokietara iritsi dadin nahi dugu. Eta Aldaketaren eskutik, Berdintasuna. Zehazki, honako hau aldarrikatzen dugu:
1. Diskriminazio laborala bertan behera uztea. Lantokietan Aukera Berdintasuna bermatzea.
2. Lan duina izateko eskubidea, denontzat. Eta zehazki diskriminazioa, prekarietatea edota langabezia gehien pairatzen duten sektore horientzat: emakumeak, langile borrokalariak, gazteak, desgaitasunak dituztenak, baztertutakoak..."

Nafarroako Gobernuari nahiz Legebiltzarrari dei egiten diote Nafarroako lantokietan aukera berdintasuna bermatu dezan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!