Sagardia-Goñi familiaren arrasto "ia guztiak" topatu dituzte Legarreako leizean

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 10a, 08:31
Argazkia: Aranzadiko kide bat, Legarreako leizea arakatzen. / Aranzadi

1936an hobi batera bota zituzten emakume baten eta haren seme alaben gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadik.

Legarreako leizean aurkitu dituzte Sagardia-Goñi familiako zazpi gorputz. Ostiralean, bi aurkitu zituzten ikertzaileek eta, larunbatean, bost: hala, orotara, zazpi dira aurkitutako giza arrastoak. Gerra Zibilaren beste arrastoetako bat da hau.

Zazpi lagunen gorpuzkiak aurkitu badituzte ere, bat bera ere ez dago osorik. Paco Etxeberria forentseak azaldu du Aranzadi 50 metroko sakoneran lanean ari dela.

Egunez egun ari dira leizeari buruzko informazioa osatzen: ostiralean atzeman zituzten bost umeen hezurdura zatiak; larunbatean, aldiz, amarenak eta zazpigarren umearenak; orain, litekeena da datozen egunotan hobitik ateratzea falta diren hezur zatiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!