Iruñerriko hautetsien solasaldian Atarrabiako alkate Mikel Oteiza eta Uharteko zinegotzi Ana Labiano izan dira gurean. Musika esperimentala entzuteko parada izan dugu Urtzi Iraizoz konpositorearen eskutik. Kolonbiako egoera politikoaz mintzatu zaigu Lur Gil kazetaria. Asteburuko estreinaldiak aurreratu dizkigu Maialen Goñi zine kritikoak.