Selektibitatearen "antzeko froga bat" egin nahi du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 4a, 08:12

Selektibitatearen antzekoa, baina LOMCEren curriculumari segituko dion froga izanen da NUPek eta Hezkuntzak prestatuko dutena.

LOMCEren curriculumari men eginen dion etsamina. Hori da selektibitatearen ordez Nafarroan NUPek eta Hezkuntza sailak egin nahi dutena. Unibertsitate publikoak bere instalazio propioetan gauzatu nahi du azterketa.

Litekeena da batxilergo lehenengo mailako irakasgaiak sartzea frogan, baina hautazko aukerak ematea, horiek egin beharrean bigarren mailako irakasgaiak hautatzeko.

LOMCEren arabera, unibertsitate bakoitzak bere proba propioa prestatuko du. Hautsak harrotu ditu neurriak, dena dela. Horregatik, askok eskatu dute bigarren batxilergoko nota izatea unibertsitaterako sarbidea arautzen duena.

Irakaslegoaren parte handi bat "kexu" da, eta etorri daitekeen azterketa nolakoa izanen den ez dakienez, "ziurgabetasuna" salatu du.

Nafarroan, egin eginen da

Nafarroako Exekutiboak esan du herrialdean egin eginen dela azterketa, "ikasleek kanpoko unibertsitateetan ikasi ahalko dutela ziurtatzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!