Nafarroako ospitale publikoetako janariaren kudeaketa Osasun Sailaren esku egonen da berriz

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 3a, 09:51
Argazkia: Mediterranea de Catering zerbitzuaren sukaldeak.

Mediterranea de Catering enpresak urtarrila eta ekaina bitarte utziko dio otorduak eskaintzeari. Makina bat kexa egon dira 2013ko pribatizazioaz geroztik.

UPNren erabakia izan zen 2011n. Nafarroako ospitale publikoetako sukaldeak pribatizatu nahi zituen, bai eta lortu ere. Nafarroako Kontuen Ganbarak, 2012an egindako txosten batean, sukaldeak bateratzearekin eta hotz sistema erabilita sukaldatuta nahikoa zela esan bazuen ere, erregionalistek aurrera segitu zuten. Hala, 2013an Mediterranea de Catering enpresa hasi zen lanean. Orduantxe abiatu zen polemika.

2.211 erreklamazio eta kexa jaso zituen Osasunbideak, zerbitzua martxan jarritakoan. Iruzkinak denetarikoak izan dira azken urteoran: torlojuak aurkitu dituzte pazienteek, arrak, tenperatura baxuegia edota altuegia zuten platerak, akatsak menuetan...

Paziente batek arra topatu zuela salatu zuen, sare sozialen bidez.

Arazoaren tamainaren jakitun, akordio programatikoan adostu zuten 'aldaketaren aldeko indarrek' publifikazioa lehentasuna zela. Bi epetan eginen dute: hasieran, publifikazio partziala eginen dute, 749.490 euroko kostuarekin eta 33 lanpostu sortuta; aurrerago, 1,3 milioi euroko inbertsioa eginen dute, guztiz publiko bihurtzeko.

Hala, lehenengo seihilekoan joanen da Mediterranea eta lehiaketara aterako dira garbiketa, banaketa eta janaria platerean jartzeko postua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!