Indarkeria matxistarekin zerikusia dutela atxilotu ditu foruzaingoak sei gizon azken egunotan: Iruñean, Artikan, Citruenigon, Marcillan, Beran eta Burlatan izan dira atxiloketak.
Iruñeko kaleetan zerbitzutik kanpo zegoela ikusi zuen gizonezko bat emakumezko bati eraso eginez. Erasoa geldiarazi eta abisua eman zien lankideei. 35 urteko iruindarra eraman zuten atxilo.
Artikatik 112 telefono zenbakira deia jaso zuten ohartaraziz indarkeria matxista izan zitekeen kasu baten berri emanez. Foruzainak bertaratu ziren eta neska gazte batekin hitz egin zuten. Bere bikotekide ohiak jo zuela salatu zien poliziei. Emakumeak zauriak zituen jasotako kolpeengatik eta poliziek zenbait bizilagunekin hitz egin ondoren, 25 urteko gizonezkoa identifikatu eta eraso-egiletzat jo zuten.
Tuteratik ere deia jaso zuten 112 telefonora. Bizilagun batek hots egin zuen ohartarazteko Citruenigon emakume batek erasoak jasotzen zituela haren bikotekide ohiarengatik. 35 urteko gizonezkoak poliziari erresistentzia egin zion baina azkenik atxilotuta eraman zuten.
Marcillan urruntze agindua ezarria zuen gizonezkoa atxilotu zuen foruzaingoak. Emakumearen etxetik gertu zegoela-eta eraman zuten 45 urteko gizasemea. Beran ere urruntze agiandua ezarria zuen gizona eraman zuten.
Azken atxilotua Burlatan izan da. Lesioekin aurkitu zuten emakumezko bat haren bikotekideak eragindakoak.
Joan den asteburuan gainera beste hiru gizon atxilotu zituzten genero indarkeriagatik Añorben, Atarrabian eta Fustiñanan.