Bardean maniobra militarrak egiten ari dira, su errealarekin

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 28a, 08:18

Argazkia: Bardeako poligonoaren kontrako mobilizazioa.

Ekaitza operazioa entrenatuko du Espainiako armadak. Tuteran, manifestazioa egin zuten 250 lagunek Bardea herriarentzat lelopean.

Benetako suarekin ibiliko dira militar espainiarrak gaur Bardean; Ekaitza operazioa izanen da.

Erabakia kritikatu dute 'aldaketaren gobernua' osatzen duten lau indarrek, eta kontra bozkatu dute parlamentuan; PSNk, UPNk eta PPk alde egin dute, berriz.

Hala, "premia larriz" Bardeako tiro poligonoa desegiteko eskatu dio parlamentuak Espainiari, eta bere egin du, halaber, Bardea militarizatzearen kontrako aldarria. "Poligonorako eta su praktikak zein bonbardaketak egiteko bideratutako baliabide ekonomikoak gizarte gastuetan eta langabeziaren kontrako neurrietan gastatu daitezela" aldarrikatu du legebiltzarrak, halaber.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!