Gaur bueltatuko da ETB nafar etxeetara

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 21a, 14:00

Ana Ollo kontseilariak sinatu ditu emisioa ahalbidetuko duten foru arauak; EAEren eta Nafarroaren hitzarmenari esker eskainiko dute Euskal Telebista Publikoa.

Eremu autonomikoko 26. multiplexaren bitartez ikusten ahalko da ETB1 katea. ETB2 eta ETB3, ordea, eremu lokaleko multiplexenen bidez. Alegia, ETB2 eta ETB3 tokiko 5 multiplexetan dauden kanaleen bidez emitituko dituzte (Iruña, Tafalla, Lizarra, Zangoza eta Tutera), Nafarroako Gobernuak irailaren 7an hartutako erabakiaren bidez xedatu zen moduan.

Jarduera horiek guztiak egin dira Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak 2016ko uztailaren 15ean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren harira.

Uko egitea

Vaughan kateak haren telebista lizentziari uko egiteak ahalbidetu du, hein handi batean, kateen berrantolaketa.

Apirilean moztu zuten ETBren seinalea Nafarroan, erregionalisten gobernuak lotuta utzitako trikimailu bat medio.

Erlazionatuak

ETB: 30 urte eta gero, hau

Euskalerria Irratia 2016 mai 05 Nafarroa 1

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!