Maite Larburu (Neighbor): "Antzinako musika dugu ogibide, baina pop estiloa lantzen dugu"

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 21a, 14:09

> Maite Larburu eta Josh Cheatham, Neighbor taldeko musikariek, "Hau" diskoa aurkeztu dute gurean.
> Gaur arratsaldeko 19:00etan Katakrak liburu dendan joko dute.

Amsterdamen ezagutu zuten elkar artista hernaniarrak eta estatubatuarrak. Biak ala biak musika tradizionala dute ogibide baina beste ate bat zabaldu dute azken urteotan, haien estilo propioa sortuz eta estilo ezberdinak uztartuz. Pop erritmoekin batera, bluesa, euskal kantagintza, rocka, jazza eta folka nahasten dituzte haien abestietan.
Larbururen esanetan, "aurrekoan ez bezala, lan honetan musika tresnek dute garrantzia. ukeleleak, gitarra klasiko eta elektrikoak, shakuhachiak, musika kaxak, pianolak, bibolinak, viola da gambak, melodikak eta klarinetea erabiltzen ditugu".
Haien abestietan zer kontatzen duten galdetuta, musikari hernaniarrak azaldu digu egunerokotasuna dutela oinarri. "Bidaia bat da gure kanta bakoitza, musikaren nomadak gara. Jolas egiten dugu hitzekin. Letra bihurriak eta sentsualak egiten saiatzen gara". Aste honetan, Ziburun, Iruñeko Katakrak liburudendan, Bilbon eta Donostian kontzertuak eskainiko dituzte.

Maite Larburu (Neighbor): "Antzinako musika dugu ogibide baina pop estiloa lantzen dugu"

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!