Zezenak erabiltzeko segurtasun planak garatu beharko dituzte Nafarroako udalerriek

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 20a, 10:43

Bi urte barru derrigorrezkoak izanen dira. Arriskuak identifikatu eta aurreikusi beharko dituzte.

Berariazko segurtasun planak jarri beharko dituzte martxan zezenekin ekitaldiak dauzkaten herri guztiek. Plan horiek, gainera, Nafarroako Gobernuaren Barne Zuzendaritza Orokorraren oniritzia izan beharko dute.

"Indarrean dagoen araudia zaharberritzea" da xedea, bultzatzaileek azaldu dutenez, era horretan, "seguruagoak" bihurtuko baitira zezenak erdigunean jartzen dituzten espektakuluak.

Arriskua identifikatzea, neurtzea eta neurriak hartzea. Hiru elementu horiek dira lortu beharrekoak. Hala, tokian tokiko beharretara egokitutako araudiak sustatuko dituzte.

Bi urteko epea zehaztu dute egitasmoak garatzeko, eta, bitartean, orain arte bezala segituko dute espektakuluek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!