Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak ateratzearen kontra bozkatu dute UPNk eta PPk

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 20a, 09:12

Asironen aurka eta hezurrak ateratzearen kontra egindako pintaketak gaitzetsi ditu parlamentuak aho batez.

Mola eta Sanjurjo ez direla Eroritakoen Monumentutik atera behar. Hori bozkatu dute UPNk eta PPk, Nafarroako Parlamentuan; gainontzekoek, aldiz, Iruñeko Udalak hartutako neurriaren alde egin dute.

"Etengabeko omenaldia" egiten die bi frankistei gorpuzkiak hor egoteak, Asier Arraiz Bilduko kidearen hitzetan, horregatik, bertan utzita, "haien burua erretratatzea" leporatu die UPNri eta PPri. Ahal Duguk, bide beretik, hobiak "kalitate demokratikoari" onik egiten ez diola azpimarratu du.

Bere burua defendatu du UPNk, eta artzapezpikutza eta familiak "aintzat hartu" behar direla esan du. PPk jokaldi xelebreagoa mahai gaineratu du, agiria aldatzeko eskatu du: "terrorismoa eta indarkeria guztiak gaitzestea, bereziki ETArena".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!