Bandera espainiarra margotu dute German Rodriguezen hilarrian

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 13a, 09:05

German Rodriguezen hilarria, bandera esainiarrarekin margotua. (Argazkia: Dani Saralegi).

Asironen aurkako pintaketak azaldu dira Buztintxuri eta Berriozar arteko pasabidean

Bi margoketen egileak berberak izan litezke; izan ere, biak bart egin zituzten, eta biotan bandera espainiarra jarri dute marka edo sinadura gisa.

Espainiako Poliziak 1978ko sanferminetan tiroz hil zuen German Rodriguez. Haren omenez hilarria jarri zuten zendu zen lekuan. Hilarria hainbatetan hondatu dute.

Iruñeko alkatearen aurkako pintaketak gazteleraz dio “Asiron, utzi bakean hildakoak". Bistan da Mola eta Sanjurjo buru frankisten desobiratzearen aurkakoa dela. Abuztuaren amaieran testu berarekin pintaketak egin zituzten Zabalgunean. Lerroon azpian, Buztintxuri eta Berriozar artean azalduriko mezu mehatxukorra.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!