"Identifikatu eta katalogatu gabeko objektuak" dira Joseba Asiron Iruñeko alkatearen hitzetan, udal biltegietan aurkitutakoak: hamalau kutxa topatu dituzte. "Ez zeuden gordeta kontserbazioa egoera ona bermatzeko moduan", zorrotz mintzatu da alkatea.
Katilua, pertzak, botilak, zeramika, platerak, aizkora bat... Horiek dira bazterrean zeuden objektuetako batzuk. Ez zeuden material arkeologikoa gordetzeko biltegi batean, baizik eta hondakinak biltzeko batean.
Hogeita lau urte ahantzita
1992an egin zituzten obrak San Frantzisko plazan, aparkalekua sortzeko. Ordudanik, urteak daramatzate "egurrezko armairu batean botata, egunkari paperean bilduta eta ordenarik gabe".