"Eremu ez euskalduneko" herrietara iritsi da D ereduko ikasleak eramateko autobusa

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 9a, 08:09
Argazkia: Oteitzako haurrak, herrian bertan autobusa hartzen. /@ultimosreyes

Lizarrako eskolan euskaraz ikasten duten haurrak beren herrietan bertan jaso zituen atzo autobusak; orain arte ondoko herrietara joan behar izan dute garraioa izateko.

Azedo eta Mirafuentesko haurrak gurasoen autoetan igotzen ziren, kilometro batzuk egin, eta Antzinen hartzen zuten, gero, Lizarrako eskolarako autobusa. Hori, egunero. Gurasoek eramaten zituztelako, horrek zekarren gastuarekin. Eta adibide bat baino ez da. Inguru horretako ume askok mugitu behar zuten garraioa lortzeko.

Egoera latz horretan, argi izpi bat sartu zen urte hasieran. Urtarrilean iritsi zen berria: Nafarroako Gobernuak "eremu ez euskaldun" deritzoten horretako herrietan ere autobus publikoa jartzeko konpromisoa hartu zuen. Hala, atzo lehenengo aldiz, herrian jaso zituen autobusak Oteitzako, Arroitzeko, Alloko, Mirafuentesko eta Azedoko umeak.

Aspaldiko aldarria

Gurasoek urteak zeramatzaten autobusaren beharra aldarrikatzen, lan handia baitzen seme alabak goizero inguruko herrietara eramatea. Oraingo lorpena, beraz, borroka horren ondorioa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!