Nafarroako grabatu zaharrenak aurkitu dituzte Alkerdiko kobetan

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 1a, 08:24
Alkerdiko kobetako irudiak. Arg:sosalkerdi

Paleolito garaiko grabatuak dira Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako lanaren bidez ezagutu berri direnak. 

Aranzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Gobernuaren enkarguz egindako ikerketaren azterketa batek agerian utzi du Paleolito garaiko grabatuak daudela (orain arte ezezagunak ziren) Alkerdiko kobetan. Nafarroan aurkitutako zaharrenak kalifikatu dituzte.

Hala jakinarazi du Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak Nafarroako Gobernuaren bileraren ondoren egindako prentsaurrekoan; bertan, Foru Gobernuak Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketaren azterketako emaitzak jakin ditu. "Alkerdiko mendigunearen eta sistema karstikoaren karakterizazio"-ari buruzkoa izan da, harrobiak zuzenean kaltetutako eremua, eta haren emakida "Mármoles del Baztán" enpresak du. Txostenak dio adierazpen artistiko eta arkeologiko horiek egoteak, Foru Komunitatean aurkitutako Paleolito garaiko lehenak direnak, harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatzen duela.

Aipatu beharra dago, gaur egun zulaketa eta leherketako lanak etenda daudela, eta meatzeko emakida-luzapena, baliogabetzeko adierazpen-prozedura batean, laster ebatziko dena. Abuztuan, enpresak Gobernuari lanei metodo berriekin berriz ekiteko asmoa erakutsi zion. Garapen Ekonomikorako, Landa Garapeneko eta Kulturako Departamentuetako arduradunekin izandako bileraren ondoren, enpresari helarazi zitzaion ez zela egokia lan horiek egikaritzea.

Aurkikuntza berriei Nafarroako Kultur Ondarearen Foru Legea aplika dakieke; hark Kultur Intereseko Ondasun izendatzen ditu "labar-arteko adierazpenak dituzten kobak, aterpeak eta tokiak". Arrazoi hori dela eta, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Kultur Ondarearen Ondasunen Erregistroan inskribatu du, Kultur Intereseko Ondasun gisa eta Arkeologia Eremu kategoriarekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!