Ixtilarten 'Lagun' txakurrak irabazi du aurtengo Artzai Eguna

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 29a, 09:03
Argazkia: Joxe Mari Ixtilart, Artzai Eguneko irabazlea. / 'Artzai Eguna'-ren facebook orria.

Ixtilarten ama, Pilar Elizalde, Artzai Egunean parte hartu zuen lehen emakumea, omendu dute lehiaketaren 49. aldian.

Artzainak eta txakurrak. Horra hor Uharte Arakilen atzo ospatutako Artzai Egunaren 49. aldiaren protagonista nagusiak. Eta denen artean izen bat: Joxe Mari Ixtilart. Hark irabazi du lehiaketa, "Lagun" txakurrari esker eskuratu du lehen postua. Baina ez du hori izan garaikur bakarra: bigarren postua ere lortu du, "Bizkor" txakurrari esker.

51 urte dauzka Ixtilartek eta 39 urtetan aurkeztu da lehiaketara. Lehenengo aldiz, ordea, atzo jantzi zuen txapeldunaren txapela. Orain, Euskal Herriko lehiaketa nagusian ariko da, irailaren 17an, Bizkaian.

Egun berezia izan da, gainera, Ixtilarterentzat, haren ama Pilar Elizalde omendu dute eta. Hura izan zen Artzai Egunean ibilitako lehen emakumea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!