Urteko bigarren hiruhilekoan 4.100 langabe gutxiago daude Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 28a, 13:40

39.600 langabe daude, orotara, herrialdean, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako Populazio Aktiboaren Inkestaren arabera.

Hobera egin dute langabezia datuek Nafarroan, urteko bigarren bigarren hiruhilekoan. 4.100 pertsonek lortu dute lana, hau da, langabezia %9,45 jaitsi da. Hala, 36.900 lagun daude langabezian, Espainiako Estatistika Institutuak kaleratutako Populazio Aktiboaren Inkestak jaso duenez.

Epe bereko iazko datuekin alderatuta, 1.200 lagun gehiago daude lanik gabe, %3,16.

Generoa, lan munduan ere nabari

39.6000 langabeen artean 18.000 gizonezkoak dira eta 21.600 emakumezkoak. Beraz, gizonen langabezia tasa %11,27koa da eta emakumeena 15,57koa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!