"Bihotzeko gaitz bat aurkitu didatela iragarri nahi dut". Argi eta garbi mintzatu da Juan Martinez de Irujo pilotaria, gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.
Hiru hilabete igaro osetan kantxa zapaldu gabe, gaur osasun arazoengatik dela argitu du. Binakako txapelketan eskuin eskuko hatz bat hiru tokitatik hautsi zuen. Orduz geroztik ez da pilota aritu.
Aurrerantzean jokatzeko asmotan dagoela ziurtatu du.